Astekaria

 2014ko urriaren 23a

Gaur klase hasi bezain pronto bloga zabaldu dugu. Hainbat sarrera egin ditugu; bideoak modu ezberdinetan txertatzen ikasu dugu; irudiak ere publicatzen ikasi dugu eta astekaria nola egiten den eta blogean nola plasmatzen den ikasi dugu. 
Nire bloga musika eta hezkuntzaren arteko erlazioan oinarritzen den arren, zer ikusi handirik ez daukan bidea bat sartu dut froga modura. Aurrerago, erlazionatutako bideoak sartuko ditut. Nire blogaren helburua, musika zein garrantzitsua den ikustaraztea izango da, ikrakurleok horri buruzko kontzientzia hartu dezaten.
Oraindik ez dakit guztiz blogak hezkuntzan daukan erabilgarritasuna, baina kurtsoa aurrera doan ahala, zihur nago blogari buruzko eta ikt-ei buruzko gauza berriak ikasiko ditudala. 


2014ko urriaren 24a

Gaur blogarekin egin dugu lan berriro ere. Oraindik ez genekizkien hainbat gauza ikasi ditugu. Denak zeuden blogaren diseinuarekin lotuta. NIre iritziz, blog bat erakargarria izan dadin, diseinu egokia edukitzea oso garrantzitsua da. Erakargarritasun bisual bat ez badu, jendea ez da bertan idatzita dagoena irakurtzera geldituko. 
Horretaz aparte, artikulu oso interesgarri batzuk topatu ditut. Bertan, musikaren garrantzia zein handia den azaltzen dut. Gainera, klasean landu ahal den bideo bat ere publikatu dut. "Super simple song" bideoak, haurrentzat oso aproposak direla uste dut nik. Ulertzeko errazak eta erritmoa daukatenak.
Blogean azaltzen den bezala, klaseak ez dira zertan rutinarioak izan behar, ikasleentzat erakargarria den zerbait txertatzen badugu, arreta gehiago jarriko dute eta hortaz, beraien barneratze prozesua era eraginkorrago batean gauzatuko da. Musika elementu dibertigari horietako bat da. Era egoki batean erabiltzen bada, oso interesgarriak dira eskura jartzen dituen abantailak.

2014ko urriaren 30a

Gaur klasean, materiari sarrera bat emateko, IKT-ei buruzko aurkezpen bat egin behar izan dugu. Denbora izan dugu klasean beharrezkoa genuen informazioa bilatzeko. Bilatu dugun informazio guztiaz baliatuta, "prezzi" bat eratu dugu aurkezpenerako. Ohituta gaude aurkezpenak ppt-aren bitartez egitera, eta ez gara kontziete beste era askotara egin daitezkeela. Guk, prezziaren bidez egitean, aurkezpen horiek beste era batera egiten ikasi dugu.
Gutxi ez balitz, kutso hasieran gai honi buz nituen hainbat ideia argitu ditut. Blogak hezkuntzan izan ditzaketen aplikazioak ikusi ditut eta IKT-ak zein garrantzitsuak diren ikusten hasi naiz. Beti eman zait txarto teknologia berriekin zer ikusia duenak, egia esa, benetako interesik ez nuelako dela uste dut. Klasean egiten ditugun jarduerak, gauzak beste era batera ikustera laguntzen naute.


2014ko urriaren 31

Gaur "Word" programa erabiltzen ikasi dugu. Egin dugun jardueran, testu bat txukundu eta zuzendu behar izan dugu. Egia esa, programa hau eguneroko bizitzan erabiltzen dugun programa denez, banekien gauza gehienak egiten. Txikitatik erabili izan dut eta nahiko ondo moldatzen naiz word-a erabiltzen.
Hala ere, ez gara guztia ezagutzen jaiotzen. Badago programa honi buruz ikasi dudan gauza bat. Ez nekien testuak maila ezberdinetara jarri ahal zirenik. Ikusten dudanez, beti dago zerbait berria ikasteko. Klase honen ostean nahiko eroso maneiatzen dut programa hau.

2014ko azaroaren 13a

Hurrengo lanerako taldeak osatu ditugu gaur. Kurtso hasieran, talde handi bat sortu genuen ikaskide batzuen artean. Lan hau egiteko, talde hori bi talde txikiagoetan banatzea erabaki dugu. Lan honetan, IKT-ak hezkuntzan duten garrantziari buruz hausnartu beharko dugu, hauek hezkuntzan nola sustatu daitezkeen proposatuz. Lanari ekiten hasteko "Sites" bat eratu dugu. 
Sites-a blogaren nahiko antzekoa da. Pasadan urtean programa hau erabiltzen ikasi genuen arren, gauza asko ahaztuak nituen eta gaurko klasea gauza guzti hauek gogoratzeko balio izan zait. Ondo datorkit ezagunak ditudan programak berriz erabiltzea gauzak oso azkar ahazten ditudalako. Gainera, zenbat eta gehiago akin askoz ere hobeto. Etorkisun batean behar beharrezkoa izango dugu informatia eta hau, momentu horretarako prestakuntzat hartzen dut nik. 

2014ko azaroaren 14a

Proiektuarekin hasi gara gaur. Taldekide guztiak batu eta hezkuntzan IKT-ekin zer ikusia duten elementu guztien eskema bat egin behar izan dugu. Hau da, hezkuntzan dauden elementuak, IKT-ekin duten arrema. IKT-ak hezkuntzaren hainbat elementuekin daude erlazionatuta, pentsatzen ditugun baino askoz ere geihagorekin. Eskoletako IKT-ko baliabideak, eskola horrek IKT-ekin izango duen inplikazioa zehaztuko du. Gainera, badaude gai honekin erlazionatutako hainbat proiektu. 


2014ko azaroaren 20a

IKT-ri buruzko proiektua egiten jarraitu dugu. Taldeka batu eta planteatzen ziguten egoerari aurre egiteko hipotesiak pentsatu ditugu. Egoaerak zituen elementuen mapa kontzeptual bat ere egin dugu. Nola txertatuko genituzke IKT-ak gelan? 
Gai honi buruz lortzen genuen informazioa gordetzeko, "Delicious" izeneko programa erabili dugu.

Nire iritziz, hori posiblea izateko, lehenengo material egokia behar da; ordenagailua, sarerako konexioa, Ikt proiekturen baten sartuta egotea... Behin hau edukita, interesa piztu behar zaie ikasleei. Hori ez da hain zaila. Ikasleek teknologiarekin zer ikusia duten gauza guztiak atsegin dituzte normalean. Irakasle bezala, ikasleei tresna hauek erabiltzen irakatsi behar zaie.

2014ko azaroaren 21a

Gaur klasearen hasieran, teknologia berriei buruzko bideoa ikusi dugu klasean. Bideoan, teknologia berrieak ikasleen curriculumari nola lotu azaltzen zen. Interesgarria iruditu zait bideoan komentatu dena. Egia da guk Facebook eta holakoetan eroso mugitzen garela eta guretzat, kalean lagunekin ibiliko bagina bezala erabiltzen ditugula. Baina, kontziente al gara erabilera honek ekarri ditzakeen ondorioez? 
Nire iritziz, hainbesteko teknologiak gure portaera sozialak aldatu ditu. Orain ditugun harremanak ez dira lehen gure gurasoek beraien lagunekin zituzten  harremanen antzekoak. Gure bizitza teknologiaren inguruan funtzionatzen hasia dela uste dut. Nire iritziz, horrek bere alde honak eta txarrak ditu.

Horretaz aparte, aurreko egunean Delicious programan gordetako linkei buruzko aurkezpena egin behar izan dugu. Zeuden linketetatik bat aukeratu, eta horri buruzko fitxa bete dugu. Horrez gain, linkeko orrialdeari buzko hausnarketa egin behar izan dugu.

Aurkezpen hau, baliagarria izan zait web orrialdeen fidagarritasunaz hausnartzeko. Askotan bilatzen dugu informazioa interneten. Orrialde mordoa daude gauza berdina azaltzeko. Zein erabili?


2014ko azaroaren 27a

Proiektuaren hasieran sortu genuen Sites-a txukundu dugu gau. Diseinua eta bertan publikatuko ditugun gauzen antolamendua erabakitzen egon gara. Taldekide guztiek IKT-ei buruzko gauza interesgarri ugari topatu ditugunez, Delicious- en genituen link interesgarrienak gure sitesera igo ditugu.
Horretaz aparte, proiektuari ekin diogu, 5.7 jarduera egiten hasi gara. Lan honetan zehar, kontzeptu ezberdinei buruzko eskemak egin behar izan ditugu eta horretarako aurretiaz ezagutzen ez nuen programa bat erabili dugu, "Bubble" . Nahiko erraza da honen bitartez eskemak egitea, baina itxurari dagokionez, ez du askorako ematen. Programa bikaina da kontzeptuak era eskematiko batean ordenatzeko, baina nahiko sinple geratzen da guztia.


2014ko azaroaren 28a

Egun hauek proiektua bukatzeko eta sites-a txukuntzeko eman ditugu. Gaur, 5.8 jarduera landu dugu. Gauzak gehienak taldeka egiten digun arren, lana aurrera martxa onean atera al izateko, badaude indibidualki egiten digun gauzan ere. Unitate didaktikoa egin dugunean, eskolan IKT-ak lantzeko, gauza ezberdinak egitea pentsatu dugu; sitesa, bloga, txostena, proiektuak... Taldekide bakoitzak horretako bat garatu behar izan du.
Taldean lan egitek baditu bere abantailak noski, baina baita bere alde txarrak ere. Zaila da talde guztia koordinatuta egotea, zaila da guztiok ideia edo iritzi berdinak izatea. Gure taldean zorionez, nahiko ondo moldatu gara, ez dugu gatazkarik izan.

2014ko abenduaren 11

Unitate didaktikoa bukatzen gaude gaur. Seguruenik klase ordu honetan ez digu denborarik emango eta bakoitzak etxean zerbait egin beharko du. Gainera, proiektu honi buruzko aurkezpena egin behar izango dugu klasekideen aurrean eta aurkezpena ere prestatzen hasiko gara.
Proiektuarekin nahiko ondo gabiltzala esango nuke, ideiak argi ditugu eta Sites-a oso oso txukun dago. Eguner igotzen dugu klasean egiten duguna. Egunean daramatzagula gauzak esango nuke nik. Hau da, taldeak nahiko ondo funtzionatzen duela.

2014ko abenduaren 18a

Gaur ikasle batzuen aurkezpenak entzun ditugu. Beraien aurkezpenei arreta handiz entzun diegu, gure aurkezpenerako ideia batzuk hartuz. Guk bihar egingo dugu, eta gauko klasea aurkezpena prestatzeari dedikatuko diogu. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina